GRAVN txapelketa irabazi du Jon Jaunarena leitzarrak

TTIPI TTAPA 2009ko maiatzaren 6a

Nafarroako Herriarteko pilota txapelketan Uharteren kontra ariko da Leitza

Aurrerako Jon Jaunarena pilotaria GRAVN txapelketan parte hartzen ari da Nafarroa ordezkatuz, jubenil mailan binaka nahiz banaka. Hain zuzen, buruz buruko finala jokatu zuen maiatzaren 3ean Gasteizko Ogeta pilotalekuan eta 22 eta 4 irabazi zion Agirre gipuzkoarrari. Egun berean Gasteizen Zaramagako txapelketako finalerako txartela eskuratu zuen infantil mailan Anartz Olano aresoarrak. Tolosarekin bikote eginez, 18 eta 11 irabazi zioten finalerdian Agirre eta Goñiri. Finala, larunbat arratsaldeko 16:00etan hasiko den jaialdiko hirugarren partidan jokatuko dute Ruiz eta Gonzalezen kontra.
Herrerako txapelketan, aldiz, kadete mailan, Aurrerako Aldaregiak 12 eta 22 galdu zuen Sanchezen kontra. Lizarrako txapelketan, infantil mailan 18 eta 15 irabazi zuten Gartziarena eta Zubiria leitzarrek.

Nafarroako Kirol Jolasak

Nafarroako Kirol Jolasetan hainbat partida jokatu zituzten Aurrerako pilotariek maiatzaren 2an Leitzako Amazabal pilotalekuan. Bigarren mailako benjaminetan, Joanes Illarregi eta Ander Alduntzinek 18 eta 2 irabazi zioten Sutegiko bikoteari. Hirugarren mailako alebinetan, David Muenalak eta Jon Sukuntzak 9 eta 18 galdu zuten Zugarraldeko bikotearen kontra. Bigarren mailako infantiletan, Ibai Gil eta Ander Gartziarenak 18 eta 0 irabazi zioten Mendillorriko bikoteari eta lehen mailako infantiletan, Anartz Olanok eta Ibai Barberenak 18 eta 4 irabazi zioten Oberenako bikoteari.
Etxetik kanpo ere zenbait oartida jokatu dituzte. Apirilaren 30ean Zubirin, bigarren mailako alebinetan, Mikel Erasok eta Aimar Gilek 18 eta 17 irabazi zioten Esteribarko bikoteari. Maiatzaren 2an Iruñean jokatutako partidetan, bigarren mailako infantiletan, Iñaki Saralegik eta Lenitz Galartzak 7 eta 18 galdu zuten Oberenako bikotearekin eta hirugarren mailako kadetetan, Xabi Erasok eta Mikel Ontsalok 18 eta 11 irabazi zioten Mendillorriko bikoteari.

Herriarteko txapelketa ostegunean eta ostiralean

Leitzako pilotariek heldu den asteburuan ere hainbat partida izanen dituzte. Hasteko, Nafarroako Herriarteko pilota txapelketaren barrenean, Uharteren kontrako partidak jokatuko dituzte. Lehenbiziko partida senior mailakoa izanen da, maiatzaren 7an, ostegun arratseko 20:30ean Uharten jokatuko dena. Leitzako Oihan Alduntzin eta Mikel Iriarte ariko dira. Beste hiru partidak maiatzaren 8an, ostiral arratseko 19:30etatik aurrera jokatuko dira Uharten. Alebin mailan, Jon Lezea eta Ander Eskudero ariko dira Leitzarekin; infantil mailan Anartz Olano eta Mikel Hernandorena eta jubenil mailan, Xabi eta Jon Jaunarena anaiak.

Asteburuko partidak Nafarroako Kirol Jolasetan

Nafarroako Kirol Jolasen barrenean, larunbat goizeko 10:00etan hasita hiru partida jokatuko dira Amazabalen. Bigarren mailako alebinetan, Aurrerako Mikel Eraso eta Aimar Gil, Sutegiko bikotearen kontra ariko dira. Bigarren mailako infantiletan, Iñaki Saralegi eta Lenitz Galartza Oberenako bikotearen kontra eta lehen mailako kadetetan, Joxerra Aldaregia eta Mikel Hernandorena, Aldabideko bikotearen kontra. Etxetik kanpo ere bi partida jokatuko dituzte Aurrerako pilotariek larunbat goizean, biak bigarren mailako infantiletan. Ibai Gil eta Ander Gartziarena San Migueleko bikotearen kontra ariko dira Lizarran eta Mikel Sagastibeltza Egues eta Xabi Zubiria Zugarraldeko bikotearen kontra Burlatan.

Lizarra, Getxo, Ordizia, Elgeta…

Lizarrako txapelketan ere partidak izanen dituzte larunbat goizean Eskudero eta Erasok eta Barriola eta Iparragirrek infantil mailan eta Onsalo eta Erasok kadete mailan. Igandean, Getxoko txapelketako senior mailako finala jokatuko dute Larrañaga eta Iriartek Beitia eta Bengoetxearen kontra. Egun berean, Ordiziako txapelketako partida jokatuko dute infantil mailan Olanok eta Gartziarenak eta senior mailan Elgetako txapelketako partida izanen du Jon Jaunarenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun