Gurasoentzako hitzaldiak maiatzean

TTIPI TTAPA 2009ko apirilaren 29a

Guraso Elkarteak, beste urte batez, Amaia Vazquez adituaren hitzaldiak antolatu ditu. Zalantza asko izan dituzte, diruaren arazoak direla-eta, hobeto esanda, tarifaren igoera dela-eta, baina azkenean, lortu dute ekartzea.

Apirilaren 20an egin zuten lehenengo saioa, baina jendearen parte-hartzea oso txikia izan zen. Hortaz, ahalegin bat eskatu nahi izan dute «interesgarriak eta denontzako aberasgarriak» direlako. Maiatzaren 8an eta 15ean eginen dira hurrengo saioak eta Guraso Elkartetik kontuan hartzea nahi dute. 15:00etatik 16:30era izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun