Elizako obrak ordaintzeko laguntza eskatu die apaizak herritarrei

TTIPI TTAPA 2009ko apirilaren 29a

30.300 euro gelditzen dira lanak pagatzeko

Elizako obrak bukatzear dauden honetan, apaizak obraren gastuak nola dauden argitu du. Elizbarrutiak «izugarrizko ahalegina» egin omen du Aresori dirulaguntza ematean, eta hala ere, gauzak gelditzen dira ordaintzeko. Hala, apaizak herritarren laguntza eskatu du gelditzen den zatia bildu nahian.

Obraren gastua 330.000 eurokoa izan da, eta Apezpikutzatik 270.000 euro eman dituzte. Udalak bertze 9.000 euro bideratu ditu; Nafarroako Kutxaren ekarpena 12.930 eurokoa izan da, eta donazioen bidez, 7.750 euro jaso dira. Baina, oraindik 30.300 euro gelditzen dira gastu osoa ordaintzeko. Familia guztien artean zatiketa eginez gero, 350 euro dagozkio bakoitzari. Baina hori bai, askatasun guztiarekin eginen da, proposamen bat da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun