Giro politean ospatu zuten apirilaren 8an Euskararen Eguna Amazabal institutuan. Goizean ekin zioten lanari ikasleek. Lehenik Leitzan grabatutako 40 ordu filma ikusi zuten. Ez denek, izan ere, ikasle batzuk gosaria prestatzen hasiak ziren. Euskararen Egunean lortu zuten diru guztia IKA euskaltegiarentzat izaki, gosari herrikoia antolatu zuten. Sabela bete ostean, hainbat ikasle eta lagunek kontzertua eskaini zuten. Musikaren doinuetatik urrun, beste hainbat Mus Txapelketan aritu ziren. Une politena herri kirolekin etorri zen. Ikasle eta irakasleak denek batera jolas egin zuten, gogotik eta giro politean. Sari banaketarekin eta zozketaren irabazleekin amaitu zen eguna.