Eskuz Banakako Txapelketa

TTIPI TTAPA 2009ko apirilaren 29a

TTIPI TTAPA

Eskuz Banakako Txapelketako final-laurdeneko partida jokatuko du larunbat honetan, maiatzak 2, Bengoetxea VI.ak. Patxi Ruizen kontra ariko da Iruñeko Labrit pilotalekuan. Partida hau ikusteko ordaindu behar dena 40 euro, 25 eta 20 euro izanen da, lekuaren arabera. Bestalde, ebakuntzaren ondotik, sendatze bidean da Barriola. Eskuin belauneko atzeko lotailu gurutzatua hautsi eta apirilaren 15ean egin zioten ebakuntza, eta Jesus Alfaro sendagileak dena «espero bezala» irten zela aipatu zuen. Itzulera epea jartzea ezinezkoa den arren, Lau t’erdiko txapelketarako osatuta egotea da helburua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun