Dotore aski eraberritutako Iskibi kanpinak ostiral honetan irekiko ditu ateak irailaren bukaera arte iraungo duen denboraldian. Hilaren 8rako, berriz, bertso-afaria antolatu dute Irazu eta Beñat Gaztelumendirekin. Bestalde, azken bi denboraldietan ez bezala, ekainaren erditik aurrera igerilekua irekia egonen da aurten. Honek indar haundia emanen dio kanpinari, zalantzarik gabe. www.iskibi.comen ikus liteke kanpinari buruzko informazio guztia.