Txapelak Belate eta Zizurreko txapelketetan

TTIPI TTAPA 2009ko apirilaren 28a

Argazkia: Angel SALABERRIA TTIPI TTAPA

Beste behin txapelekin etxeratu dira pilotari gaztetxoak. Belateko txapelketan, esaterako, aurrebenjaminen 2. mailan, Eñaut eta Manex Apezetxea eta Ander Mujikak 18-14 irabazi zuten partida; benjaminen 3. mailan, Ioritz Elizegi eta Aitor Aizkorbek 18-5 irabazi zuten eta lehen mailan Antton Apezetxea eta Iker Salaberriak 18-9. Alebinen 3. mailan, Mikel Uitzi eta Ander Apezetxeak 18-9 irabazi zuten. Egun berean Zizurreko lau t’erdiko finalak ere jokatu behar izan zituzten herriko gaztetxoek. 2000koen mailan, Antton Apezetxeak 16-14 irabazi zuen. 1999koetan, ordea, Iker Salaberriak galdu egin zuen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun