Asteburu honetako Txinoko Jaiek irekiko dute aurtengo fiesten egutegia

TTIPI TTAPA 2009ko apirilaren 28a

Larunbat goizean botako den itxaferoarekin hasiko dira ofizialki

Abuztuko Amabirjinak eta Sanaustinekin batera, herriko fiesten zirkuitua osatzen duten Txino auzoko jaiak asteburu honetan ospatuko dira.
Ostiralean, 22:30ean Zubiondo tabernan mus txapelketa jokatuko da. Sari potoloak daude lau lehenengoentzat. Jaiari hasiera ofiziala emanen dion itxaferoa larunbatean 11:00etan botako du auzoko Fernando gazteak, eta ondoren, Euskal Herri guziko hainbat herri lehiatzen diren Xiba euskal jokoen txapelketako kanporaketa jokatuko da. Aurreko urteetan bezain jendetsua izanen den herri bazkariak, Patxi 1, 2, 3ren Dantza Pikoren dantzaldiak eta arratseko kontzertuek (Emon eta Txurrustada taldeak) emanen dio bukaera jai programatuari. Besteak hurrengo egunera arte iraungo du seguru aski.
Gazte Asanblada da jai hauen antolatzailea, auzoko tabernarien, Umore Ona Elkartearen eta Udalarekin laguntzarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun