Elizondoko Lur aretoan apirilaren 19an egin zen Nafarroari izeneko kantaldian parte hartu zuten herriko Ansa Ahizpek. Inguruko kanta bat kantatzeko eskatu zieten antolatzaileek eta horregatik aukeratu zuten Goizuetan kanta ezaguna. Nafarroa osoko –hasi Tuteratik eta Itsasuraino– 24 kantari bildu ziren Nafarroari kantatzeko.