Irrati esataria eta Oh Happy Day saioko epailea

TTIPI TTAPA 2009ko api. 28a, 11:00

TTIPI TTAPA

Unai ZABALETA

Irrati esatari eta musikari lanetan zinen ezaguna orain arte. Orain, ordea, epaile lanetan telebistan…
Ezaguna ez dakit, nire bi lanak dira irratia eta musika, eta jarraitzen dut, epaile kontua esperientzia berria da.

ETBk Oh Happy Day saioan 3 profesionaleko epaimahaia osatu duela dio…
Nire kasuan, urte asko daramatzat musika munduan nahiz irratigintzan, nire kideek berdin...

Larunbatetan telebistan ikusten dugunaz haratago, zer dago kamaren gibelean?
Oso erreala da ikusten duzuen guzia, atzealdean, pasilloetan urduritasunak ikusten edo nabaritzen dira, malkoak, agurrak eta batik bat programan dagoen giro bikaina.

Zergatik zaude Oh Happy Dayko epaimahaian?
Kasting batekin hasi zen guzia, luze xamarra da kontatzeko...

Zein da zure lana?
Epaimahaikide hitzak berak esaten du, taldeen lana epaitzea.

Serio hartu al duzu epaile lana?
Serio? Serio ikusten ahal nauzue ba programan? Kar kar kar. Lanak berak eskatzen duen seriotasunakin bai, baina batik bat gogotsu.

Baina reality bat da eta halako saioetan morboaren bila ibiltzen dira…
Egia da, baina horretan suertea izan dugu, programaren helburua ez da izan morboa sortu nahiz zabaltzea, lehiaketa izan da, musika saioa...

Ez da telebistan ikusi zaitugun lehenbiziko aldia…
Egia da, orain urte batzuk Gasteizko pestetan Suak saioa aurkeztu nuen Estitxu Fernandezekin.

Nola daramazu lehen baino «famatuago» izate hori?
Bueno, ez dut uste famatu garenik, lehen baino ezagunagoak bai, audientzia ona izan du, eta beno, tarteka somatzen duzu jendea zuri begira edo zutaz hizketan.

Irratia ala telebista?
Irratia izan da nire txokoa baina telebista ere gustuko dut. Etorkizunera begira, telebistan segitzea gustatuko litzaizuke? Bueno, nik ahal dudan bitartean irratian jarraituko dut, telebistatik zerbait suertatzen bada, eta egin badezaket ba bikain, gustura.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun