2001eko otsailaren 1ean Goizuetako Osasun Etxean lanean hasi nintzen eta urte hauetan oso gustura egon naiz. Harrera ona egin zenidaten eta eskertzekoa da. Azken hilabeteotan amatasun baja dela eta, ez dugu elkar ikusi eta tarte horretan lan finkoa lortu dut beste leku batean. Hori dela eta, Goizueta eta Arano uztea erabaki dut. Erabakia hartzea zaila egin zait, lehen esan bezala, zuen artean oso gustura nengoelako, baina horrela suertatu da. Ohartxo honen bidez, denei bihotzez eskerrak eman nahi dizkizuet, ongi segi eta jaso nire agurrik beroena.
Paula Arburua Lusarreta