Tanto bakarragatik binakako bigarren txapelik gabe Olaizola

TTIPI TTAPA 2009ko apirilaren 15a

TTIPI TTAPA

21-22 Irujok eta Goñik irabazi dute aurtengo Eskuz Binakako Txapelketa

Ihes egindako Fernando Goñiren azken pilotakadak erabaki zuen dena. Guttigatik, baina ongi atera zitzaion tanto horretxek hautsi baitzuen 21eko berdinketa. Eta horregatik ezin izan zuten Aimar Olaizolak eta Oier Mendizabalek iazko garaipena errepikatu.
Martxoaren 30ean Donostiako Atano III.a jendez betea zegoela jokatu zen Eskuz Binakako final haundia. Haundia pilotalekuan bildutako 2.000 lagunen artean sortu zen giroagatik, eta haundia lau pilotariek eskaini zuten jokoagatik.
21-22ko markagailuarekin Irujo eta Goñi III.ak jantzi zuten txapela. Olaizola II.ak, berriz, Oier Mendizabal izan zuen bikotekide. Joan den urtean ere Mendizabal izan zuen goizuetarrak gibelean, eta berekin lortu zuen palmares bikaina osatzeko falta zuen txapel bakarra: binakakoa. Aurten ez du Goizuetara ekartzerik lortu, baina egindakoarekin kontent egon daiteke.
Orain, berriz, asteburu honetan Eskuz Banakako Txapelketako bere lehen partida jokatuko du.

Urdin ala gorri?

Irujo eta Goñiren alde markagailuan 11-17koarekin, dena erabakia zegoela zirudienean eman zion buelta goizuetarrak partidari. Gehiago arriskatu eta 20-19 aitzinetik jarri ziren, partidan lehenbizikoz. 21era jarri zirenean, Goñiri azken pilotakada hark bezala egin zien ihes txapelak Olaizola eta Mendizabali.

Partida haundia

Ikuskizun haundia eskaini zuten pilotariek partidak iraun zuen ordubete eta 35 mintututan. Olaizolak bi tanto egin zituen sakez, sei airez eta txapa gainean moztuta lau tanto. Pilota bat errebotera bidali zuen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun