Emakumeen afaria

TTIPI TTAPA 2009ko apirilaren 15a

Aurreko alean, emakumeen bidaia erdizka utzi genuen. Baina aldi honetan, badugu gehiago aipatzeko.
Bakion (Bizkaia) barna ibili ziren, baita Gaztelugatxen ere. Margotzen ari omen dira ermita, gainera. Baleontzi batean egoteko aukera ere eduki zuten, arrantzaleek zer nolako abenturak izaten dituzten ikasiz. Bermeoko portuan bazkaldu zuten eta ondotik, Arteagako gazteluan ibili ziren.
Halere, hori gutxiegi zela-eta, joan den larunbat santurako, apirilak 11, afaria antolatu zuten Pake Toki elkartean eta ondotik, dantza pixka bat egiteko asmoarekin, Alaitz eta Itxaso herriko trikitilariak gonbidatu zituzten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun