Korrika arrakastatsua

TTIPI TTAPA 2009ko apirilaren 15a

Argazkia: Aitziber LEKUONA TTIPI TTAPA

Ikaragarria Korrikari herrian emandako erantzuna aurtengo edizioan ere! 15 kilometro osatzeko erronka zuten antolatzaileek eta 21 saldu dira, 8.042 euro guztira. Petoekin beste 235 euro lortu dira, eta txartelekin 36 euro. Korrika ondoren elkartean burututako afariak –120 lagun– utzitako etekinak gehitu behar zaizkio aipatutako dirutzari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun