Beste hiru txapel Aurreran

TTIPI TTAPA 2009ko apirilaren 15a

Nafarroako Kirol Jolasen finalak jokatu ziren martxoaren 28an eta Aurrerako pilotariek bi txapel lortu zituzten. Hirugarren mailako kadeteen finalean Xabier Eraso eta Mikel Onsalok 22 eta 19 irabazi zieten Aralar Mendikoei eta bigarren mailako benjaminetan, Beñat Altzelai eta Joanes Illaregik 18 eta 15 irabazi zieten Oberenakoei. Bestalde, Zizurko lau t’erdiko txapelketan, Anartz Olanok 18 eta 13 irabazi zion Egigureni.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun