Udaletxeko obrak Gañarbe enpresak

TTIPI TTAPA 2009ko apirilaren 15a

Udaletxea moldatu eta oztopo arkitektonikoak kentzeko lanak Gañarbe enpresak eginen ditu. Udalak lehiaketara atera zituen Espainiako Gobernuaren subentzioarekin eginen dituen obra hauek. Martxoaren 5ean bukatu zen eskaintzak aurkezteko epea eta Udalak Gañarberena aukeratu du. Hasierako aurrekontua 298.468,98 eurokoa da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun