Abdelhak Sabbik irabazi du XXXI. Herri Krosa

Asier IMAZ 2009ko apirilaren 15a

Korrikalariek eguraldi ederra eduki zuten lasterka ibiltzeko. TTIPI TTAPA

400 korrikalarirekin inoizko parte-hartzerik altuena izan da

Jendetza animatu zen apirilaren 4an krosean aritzeko, eta guztien artean, seniorren mailan, Sabbi izan zen azkarrena, proba 30:25ean eginez. Eguraldi bikaina egin zuen korrika egiteko eta jendea ere ederki aritu zen animatzen. Sari asko banatu zituzten zortzi mailatan antolatuak zeuden korrikalarien artean (herritarrena barne). Leitzako jende ugari atera zen, Aurrera Kirol Elkartearen esanetan, «jendetsuenetakoa izan da». 400 lagunek hartu dute parte. Zortzi talde leitzarretik seik lortu zuten axuria, 48 minutu azpitik egin baitzuten korrikaldia. Sailkapena Seniorretan lehen bi gizonezkoak hauek izan ziren: Abdelhak Sabbi eta Hicham Slamrani. Emakumezkoetan, berriz, Laila Jaud eta Maitane Melero. Lehen leitzarrak Garbiñe Errandonea (23:05) eta Fernando Iratzoki (35:54) izan ziren. Beteranoetan, lehenak Oscar Primo, Daniel Sanz, Rosa Orofino eta Eva Zabalegi izan ziren. Lehen leitzarrak Ainhoa Astibia (26:36) eta Juanbau Ansorena (42:12). Juniorretan, Goreti Sagastibeltza, Leire Sagastibeltza, Angel Pelaez eta Unai Imaz helmugaratu ziren lehenengo. Herriko lehena, berriz, Ixiar Mutuberria izan zen. Kadeteetan, azkenik, Ane Intxausti, Naroa Fernandez, Xabier Lopez eta Aritz Lezea izan ziren nagusi.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun