Nafarroako Kirol Jolasetan zenbait final jokatu ziren joan den martxoaren 28an eta Leitzako Aurrerako pilotariek bi txapel lortu zituzten. Burlatan, hirugarren mailako kadeteen finalean Xabier Eraso eta Mikel Onsalok 22 eta 19 irabazi zioten Aralar Mendiko bikoteari eta bigarren mailako benjaminetan, Beñat Altzelai eta Joanes Illaregik 18 eta 15 irabazi zioten Oberenako bikoteari.
Zizuko lau terdiko txapelketan hiru leitzar finalista
Zizurko lau terdiko txapelketatik ere berri onak datoz Aurrerako pilotarientzat, hiru ordezkari izanen baitira. Infantil eta alebin kategorian, 16-11 emaitzarekin irabazi zituzten finalaurrekoak Anartz Olanok eta Jon Lezeak. Kadetetan, azken tantura arte sufritu behar izan zuen Xabi Jaunarenak, baina 18-17 irabazi eta finalerako txartela lortu zuen.
Irurtzun eta Lizarran
Irurtzungo txapelketan, infantil mailan Aurrerako hiru bikotek jokatu zuten eta bik garaipena lortu zuten: 18-14 irabazi zuten bai Gartziarena-Goñik baita Mitxaus-Barberenak ere. Oier Igartua eta Lenitz Galartzak, aldiz, 11 eta 18 galdu zuten. Lizarrako txapelketan, bigarren mailako infantiletan 18 eta 15 irabazi zuten Iparragirre eta Barriolak.
Iruritako emakumeen paleta goma txapelketa eta GRAVN
Iruritako Emakumeen paleta goma txapelketan Aurrerako Iera Agirrek eta Saioa Aristorenak 30 eta 22 irabazi zieten Estitxu eta Mertxeri. GRAVN Torneoan azkenik, jubenil mailan Nafarroa ordezkatzen duten Jon Jaunarena leitzarrak eta Lanak 22 eta 11 irabazi zieten Bizkaiko Etxeberria eta Aretxabaletari.