Azkue Sarietako bi Goizueta eta Iruritara

TTIPI TTAPA 2009ko martxoaren 31

Euskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa fundazioak antolatzen duten R. M. Azkue Literatur Sariak arrastoa utzi du eskualdean. Idazle gazteak literatura mundura erakartzea da sariketa honen helburua, eta narrazioak eta olerkiak onartzen ditu, A mailan 11 eta 14 urtekoenak eta B mailan, 15 eta 18 urte bitartekoenak. Lehiaketara aurkeztu diren 261 lanen artean, bi sari eskualdera etorri dira. Olerkien alorrean, A mailan, Goizuetako eskolako Oihane Zugarramurdik hirugarren saria jaso du, Maitasuna beti ez da berdina lanarekin. Narrazioetan, B mailan, Baztanera joan da hirugarren saria. Lekaroz-Elizondoko institutuko Aritz Urrutia iruritarra da saritua, Guzizco Jaun noble lanarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun