Urteko batzarra egin zuen Umore Ona elkarteak martxoaren 21ean. Bi ordu eta erdiko bilkurak askorako eman zuen, hainbat gaitan erabaki zehatzik hartu ez bazen ere. Beste batzuetan, berriz, bai. Urteko kuota 75 eurotara igotzerakoan, esate baterako. Bost komisiokide berri ere hautatu ziren, Daniel Narbarte, Rakel Yarza, Juan Ignacio Apezetxea, Miguel Angel Salaberria eta Idoia Albistur, hain zuzen. 229 bazkideetatik (231 larunbataz geroztik) 30 inguru (eta komisioa barne) azaldu ziren asanbladara.