Joarbe enpresari adjudikatu dio Udalak bide gorriaren obra

TTIPI TTAPA 2009ko martxoaren 31

144.245 euroko aurrekontua du eta udan eginen da

Langabeziari aurre egin asmoz, Zapateroren Gobernuak gure herriari emandako 144.245 euroak Olaberritik Maleneko Zubia bitarteko bidegorria zolaberritzeko eta argiztatzeko erabiliko direla aipatu genuen lehen Ttipi-Ttapan.

Orain badakigu obra zeinek eginen duen ere. Martxoaren 18an egin zuten horretarako plenoa Herriko Etxean, eta mahai gaineko eskaintza bakarra Joarbe Eskabazioak enpresarena zenez, Leitzako enpresaren gain joanen da lanaren ardura. Obra hiru hilabetetan egiteko konpromisoa hartu du Joarbek eta hiru langaberentzat enplegu berria sortuko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun