Ikuskizuna Leitzara ekartzeko lanetan Denok Bat Guraso Elkartea eta Aurrera Kirol Elkartea aritu dira, Udalaren laguntzarekin. Honen ondorioa zera da: Pirritx, Porrotx eta Marimotots kiroldegian egongo direla maiatzaren 13an, asteazkenarekin. Euren azken ikuskizuna eskainiko dute: Piratak. Euskal Herriko pailazo ospetsuenak ikusi nahi dituenak sarrerak lehen bailehen erosi beharko ditu Maimur eta Astiz liburu-dendetan. Txartelak 6 eurotan daude salgai. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, 2007, 2008 eta 2009an jaiotako haurrek ikuskizuna doan ikusteko aukera edukiko dute.