XXXI. Herri Krosa jokatuko da larunbatean

TTIPI TTAPA 2009ko mar. 31a, 11:00

Izena emateko egunean bertan edo www.herrikrossa.comen

Aurrera Kirol Elkarteak XXXI. aldiz antolatu duen Herri Krosa larunbat honetan, apirilaren 4an eginen da. Izena emateko bi aukera dituzte parte-hartzaileek. Alde batetik, larunbatean bertan egiten ahal da, Aurrera elkartean, eta bestela, Internet bidez egin daiteke, www.herrikrossa.com atarian. Helduek sei euro ordaindu beharko dituzte.
Benjamin mailako korrikalariak 16:15ean abiatuko dira; alebinak eta infantilak 16:30ean; kadete eta juniorrak 17:00etan eta seniorrak eta beteranoak 17:30ean.
Sariei dagokienez, gizonezkoen senior kategorian 200 euro eskuratuko ditu irabazleak, 140 euro bigarrenak, 80 euro hirugarrenak eta 50 euro laugarrenak. Emakumezkoetan, berriz, 100 euro irabazleak, 70 euro bigarrenak, 40 euro hirugarrenak eta 25 euro laugarrenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun