Joan den otsailaren 4an jasotako zuen idatzia irakurri ondoren, hau da Leitzako Eusko Alkartasunaren erantzuna:
Lehenik eta behin eskerrak eman argitu dizkiguzuen zalantzengatik. Batzorde honek argitu nahi zuena zera zen, ea Udalari gonbidapenak luzatzen zitzaizkion edo ez. Zuen erantzunean gure kezka argitua geratu da. Hemendik aurrera gure zalantzak eta kezkak Udalean argitzea tokatzen zaigu eta ez zuekin.
Edozein modutan ere, parte hartzeko egin diguzuen gonbidapena esker honez hartzen dugu eta antolatu behar diren kultur programa ezberdinetarako, EAren ordezkari gisa Kultura eta Kirola batzordeko zinegotzia den Aitor Etxarri Pellejero izendatzen dugu.
Besterik gabe, harreman on-garrantzitsuak izateko balio izango duelakoan,
Mila esker, ALKE Altzadi Kultur Elkartearen erantzunagatik.
Aitor Etxarri Leitzako EAko Herri Batzordea