Malerrekako Pilota Txapelketan hiru txapel

TTIPI TTAPA 2009ko martxoaren 18a

Argazkia: Angel SALABERRIA TTIPI TTAPA

Malerrekako Eskuz Binakako Pilota Txapelketatik hiru txapel etorri dira herrira. Finalean, benjaminen lehen mailan, Antton Apezetxea eta Iker Salaberriak 18 eta 12 irabazi zieten Azpeitiko Balerdi eta Alberdiri. Aipatu, Iker Salaberria banaka txapeldun izan zela alebinetan, bigarren B mailan. Seniorretako bigarren mailan, berriz, Oier Apezetxeak txapela jantzi zuen, Berastegiko Zubiri lagun zuela, Kortabarria eta Baleztenari 22 eta 11 irabazita.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun