‘Agur eta ohore 1512an Nafarroaren independentzia defendatu zutenei’

TTIPI TTAPA 2009ko martxoaren 18a

Aho batez onartu du Udalak orain dela bost mendeko konkista hura salatzen duen mozioa

Orain dela 500 urte Nafarroako estatuaren independentzia defendatu zutenei agur eta ohore egiten dien mozioa onartu du Udalak. 1512an hartu zuten Nafarroa Gaztelako erregearen tropek, azken bataila Amaiurren egin zenean. Bosgarren mendea betetzear dagoen honetan, hainbat ekimen antolatu dituzte Nafarroako independentistek konkista hura salatuz. UPNko Gobernuak, berriz, bestelako ekitaldiak prestatu ditu historiari buelta emanez. Hauek diotenez, Nafarroa eta Espainiaren artekoa «anexio librea» izan zen, Lizarran, Burgin, Noainen, Amaiurren eta beste hainbat borrokatan hildako milaka nafar ahaztuz. Herriko ordezkariek lehenengoekin egin dute bat, mozioa aho batez onartuz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun