San Roke elkarteko urteko bilerara agertu ez diren bazkideei 30 euroko isuna kobratuko zaie

TTIPI TTAPA 2009ko martxoaren 18a

Elkarteko bazkideak otsailaren 28an bilera egin zenean. TTIPI TTAPA

Besteetan bezalaxe larunbatarekin egin zuten urteko bilera San Roke elkarteko bazkideek. Otsailaren 28an 64 bazkideetatik 40 elkartu ziren. Abisurik eman gabe, azaldu ez zirenei 30 euroko isuna kobratuko diete urteko kuotarekin batera. 2008ko aktaren onarpena eta balantzea onartu, 2009ko kuotak zehaztu eta zuzendaritza izan ziren bileran aztertutako puntuak. Zuzendaritza berritzeko boluntarioak eskatu zituzten baina inor aurkeztu ez zenez, lehengoek jarraituko dute. Bileraren ondotik, jende dezente animatu zen afaltzera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun