Guraso Elkartearen ekimenez Zuhaitzaren Eguna egin dute beste urte batez haurrek

TTIPI TTAPA 2009ko martxoaren 18a

Lanean gogotik aritu ondotik, merienda goxoa egiteko ordua ailegatu zen. TTIPI TTAPA

Urteaga aldean Udalak jarritako gaztainondoak eta haritzak landatu dituzte

Guraso Elkarteak Udalaren laguntzarekin, Zuhaitzaren Eguna antolatu zuen martxoaren 11n. Asteazken arratsaldean, eskolarik ez zutela aprobetxatuz, Urteaga parajean Udalak prestatutako eremuan, gaztainondoak eta haritzak landatu zituzten neska-mutikoek. Landareak Udalak jarri zituen eta umeek bakoitzak bere aitzurra eta merienda eraman zituen. Edariak, berriz, Guraso Elkarteak jarri zituen. Ekimen hau ez da berria. Izan ere, azken 85 urte hauetan herriko plazan dauden platanondoak duela 95 urte jaiotako haurrek landatu zituzten. Geroztik, plaza erdi-erdian daude gure aiton-amonek utzi zizkiguten oroigarri bikainak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun