Bilgune Feministak egitarau zabala antolatu zuen Emakumearen Nazioarteko Egunaren inguruan, Ikasle Abertzaleak, Gazte Asanblada, Kultur Elkartea eta Torrearen laguntzarekin. Arantxa Agirreurretaren Simone de Beauvoir, emakume libre baten istorioa liburuaren aurkezpena, 4 meses, 3 semanas y dos dias filmea, parekidetasunaren aldeko bazkaria eta manifestazioa izan ziren, besteak beste, martxoaren 6tik 8ra bitarteko ekitaldiak.