Wazemank eta Noaoa telebista saioko aktoreak grabaketa lanetan aritu ziren martxoaren 11n herriko plazan. 50 haur leitzar zain zituzten, pilotariz jantzirik, grabaketan parte hartzeko prest. Programa eta denboraldi berria prestatzen ari omen dira Anjel Alkain eta bereak. Leitzan amaierako bideoaren zati bat aritu ziren grabatzen. Dena oso laburra izan zen, hamar segundo eskas grabatu behar zituztelako. Euskal Herriko herri ezberdinetan ari omen dira lanean. Leitzako neska-mutikoak, beraz, denboraldi berriko programa amaierara arte ikusi beharko dute, eurek izango baitira protagonista saioaren bukaerako bideoan.