Josetxo Urrutia Etxauriko harriarekin saiatuko da hilaren 29an, igandean, 12:30-ean. Urrutiarekin batera Unai Bertiz eta Aimar Irigoien harri-jasotzaileak ariko dira.
Iazko emaitza lortzen saiatuko da Urrutia, nahiz eta aurten Irigoienen presentziak lanak asko zailduko dizkion. Leitzarrak harri baldarrari sei jasoaldi eman zizkion joan den urtean. Duela bi urte, ordea, bederatzi lortu zituen.