Korrika 16 hilaren 26an abiatuko baldin bada ere, Leitzan jadanik lanean ari dira: kilometroen salmentak, korrika laguntzaileak, batzarrak... Horrez gain, Korrika 16 ekimenaren inguruko produktuak jarri dituzte salgai. Oraindik erosi nahi duenak Torrea Tabernan ditu salgai. Hilaren 26an, berriz, Jon Maiaren Korrikari buruzko dokumentala ikusteko aukera izango da Peritza tabernan, 19:30ean.