Herrietako Alde Zaharrak berpizteko asmoz, Leader+ programaren baitan, Cederna-Garalur Elkarteak hainbat herritako azterketak bideratu ditu, eta horien artean, Leitzako Alde Zaharrekoa. Besteak beste, herriaren baliabideak, ondarea, ohiturak, ingurumena, mugikortasuna eta egoera sozioekonomikoa aztertu dira eta hortik abiatuta, hainbat proposamen egin dira. Arlo bakoitzean planeamendu diferenteak egin dira. Hirigintzan, esaterako, araudi zehatzen beharra ikusi da. Turismoari begira, hala nola, harategi zaharrean Turismo Bulegoa egin eta Alde Zaharrean barna ibilbide gidatu bat prestatzea proposatu dira. Herria hemendik kanpo zabaltze aldera, berriz, web orri osatu bat egitea planteatu da. Aipatu ikerketa Axura enpresako Isabel Elizaldek egin du. 1957koen kinto afaria hilaren 28an Kintoen afaria egingo dute 1957an jaiotako herritarrek hilaren 28an, larunbatean, Musunzar jatetxean. Antolatzaileek urte horretakoei gonbitea luzatu diete, alde batetik anima daitezen eta bestetik hilaren 25a baino lehen jatetxean euren izena eman dezaten.