Leitzako Aurrerako pilotariek hainbat partida jokatu dituzte aste hondar honetan. GRAVN torneoan, jubenil mailan buruz buru Nafarroa ordezkatzen duen Jon Jaunarena leitzarrak 22 eta 9 irabazi zion Errioxako Iturriagari, martxoaren 11n Labriten jokatutako partidan.
Emakumea Pilotari
Emakumea Pilotari txapelketan, larunbat arratsaldean Anoetan jokatutako partidan, Iera Agirrek eta Saioa Aristorenak 24 eta 30 galdu zuten Diaz eta Okarizekin.
Nafarroako Kirol Jolasak
Nafarroako Kirol Jolasetan, Amazabalen jokatutako partidetan, hirugarren mailako benjamin kategorian, Aurrerako Jon Sukuntzak eta Beñat Billabonak 18 eta 14 irabazi zioten Beti Onak elkarteko bikoteari. Bigarren mailako benjaminetan, Aurrerako bi bikoteren arteko lehian, Beñat Altzelai eta Joanes Illarregik 18 eta 7 irabazi zioten Ander Alduntzin eta Joseba Eskuderori.
Burlatan jokatutako partidan, lehen mailako infantiletan, Anartz Olano eta Ibai Barberenak 16 eta 18 galdu zuten Zugarraldeko bikotearekin. Lizarran, berriz, lehen mailako alebinetan, Xabier Erasok eta Mikel Onsalok 22 eta 17 irabazi zioten San Migueleko bikoteari.
Teledonosti txapelketa
Teledonosti txapelketan azkenik, kadete mailan 16 eta 22 galdu zuen Julen Arozena goizuetarrak Ariztimuñoren kontra eta 22 urtez beheitikoetan, Jon Jaunarenak 22 eta 14 irabazi zion Salaberriari.