Aurrerako pilotariek lan gogorra izan dute asteburuan

TTIPI TTAPA 2009ko martxoaren 4a

Emakumeak Pilotari Irekian garaipena lortu zuten Iera Agirre eta Saioa Aristorenak

Leitzako Aurrera elkarteko pilotariek hainbat partida jokatu zituzten joan den aste hondarrean. Emakumea Pilotari Irekian, Iera Agirre eta Saioa Aristorenak 30 eta 19 irabazi zieten Irazustabarrena eta Ugalderi Aginagan.

Nafarroako Kirol Jolasak Amazabalen

Nafarroako Kirol Jolasen barrenean, Amazabalen jokatutako eskuz binakako partidetan, bigarren mailako infantiletan, Iñigo Mitxaus eta Iñaki Saralegik 17 eta 18 galdu zuten Esteribarko bikotearekin. Lehen mailako kadetetan, Joxerra Aizagirrek eta Xabi Jaunarenak 22 eta 7 irabazi zieten San Migueleko bikoteari. Lehen mailako alebinetan, Jon Lezeak eta Danel Zabalak 7 eta 18 galdu zuten Bi Aizpeko bikotearen kontra. Bigarren mailako infantiletan, Markel Barriolak eta Xabier Zubiriak 18 eta 2 irabazi zioten Aldabideko bikoteari eta lehen mailñako infantiletan, Anartz Olano eta Ibai Barberenak 18 eta 15 irabazi zioten San Migueleko bikoteari.

Etxetik kanpo ere

Etxetik kanpo ere zenbait partida jokatu dituzte. Bigarren mailako benjaminetan, Ander Alduntzin eta Joseba Eskuderok 18 eta 17 irabazi zioten Oberenako bikoteari. Bigarren mailako alebinetan, Aimar Gil eta Mikel Erasok 8 eta 18 galdu zuten Aralar Mendiko bikotearekin. Hirugarren mailako alebinetan, David Muenala eta Josu Sukuntzak 18 eta 16 irabazi zioten Oberenako bikoteari. Lehen mailako infantiletan, Aurrerako Ander Gartziarena eta Ibai Gilek 7 eta 18 galdu zuten Zugarraldeko bikotearekin. Bigarren mailako infantiletan, Aurrerako Julen Goikoetxea eta Lenitz Galartzak 18 eta 4 irabazi zioten San Migueleko bikoteari eta bigarren mailako benjaminetan, Beñat Altzelai eta Joanes Illarregik 18 eta 9 irabazi zioten Bi Aizpeko bikoteari.

Zizurko lau terdiko txapelketa

Zizurko lau terdiko txapelketan, kadete mailan, Xabi Jaunarenak aurrera egin du, Alberro ez baitzen aurkeztu. Julen Arozena goizuetarrak, aldiz, 15 eta 18 galdu zuen Murgiondorekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun