2009ko abenduan itzalaldi analogikoa

TTIPI TTAPA 2009ko martxoaren 2a

ttipi-ttapa Hasieran, aldaketa 2010eko apirilean etorriko zela iragarri zuten, baina azkenean, lehenagotik etorriko da itzalaldi analogikoa Nafarroara. Ipar Euskal Herrian, berriz, 2011n izanen dute. Hilabeteak aitzineratzea erabaki du Nafarroako Gobernuak eta aurtengo abendurako telebistaren seinale analogikoa desagertu eginen da. Itzalaldi analogikoa izanen duten lehen nafarrak, Erribera eta Lizarra ingurukoak izanen dira. Ekainean izanen da hori. Abenduan, ailegatuko da aldaketa gure eskualdera. Halere, abendutik aitzinera ere, eskualdeko lau herritan emisio analogikoa jasoko dute: Leitza, Goizueta, Areso eta Aranok, hain zuzen. Izan ere, lau herri horiek Jaizkibelgo (Gipuzkoa) errepikagailutik hartzen duten seinalea, eta beraz,, 2010eko apirilera arte, Gipuzkoan itzalaldia gertatzen den arte, orain bezala segituko dute. Bertzalde, aipatu, Nafarroan ETB Lurreko Telebista Digitalean ikusteko aukera airean segitzen duela oraindik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun