Medikuaren kontsultak berriz zabaldu ditu ateak

TTIPI TTAPA 2009ko martxoaren 2a

Denboraldi batez itxita egon ondotik, berriz zabalik dago kontsulta. TTIPI TTAPA

Astearte goizetan 8:00etatik 9:00etara egonen da irekia

Beste hainbat herritan mediku eskasiagatik kontsultak ixten ari badira ere, gurean berri onak ditugu. Herriko kontsuta berriz ireki baita. Asteartero 8:00etatik 9:00etara egonen da zabalik eta horretarako aurreko egunean txanda hartu beharko da.

Badirudi, bere garaian itxi izanaren arrazoia zaintzako medikuen egoera zalantzagarria zela eta orain, moldaketa horiek egin eta gero, Leitzako bi medikuak txandaka herrira etorriko dira. Osasun Sailetik kontsultategia behar bezalako baldintzetan egoteko su-itzalgailuak eta kanpoaldean errotulua falta zirela esan zuten, eta Udalak jarri ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun