Udaletxeko obrak egiteko lehiaketa zabaldu du Udalak

TTIPI TTAPA 2009ko martxoaren 2a

Ostegun honetan bukatuko da eskaintzak aurkezteko epea

Udalak lehiaketara atera ditu Udaletxea zaharberritu eta oztopo arkitektonikoak kentzeko lanak. Hasierako aurrekontua 298.468,98 eurotan ezarri dute –BEZ barne– eta lanak gehienez lau hilabeteko epean egin beharko dira. Informazio gehiago Herriko Etxeko idazkaritzan aurkituko duzue. Eskaintzak aurkezteko epea ostegun honetan, martxoak 5, bukatuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun