Desafioak eta markak

TTIPI TTAPA 2009ko martxoaren 2a

Aurreko mendearen hasieran eta erdialdean, legenda bihurtutako hainbat desafio jokatu ziren herrian. Ba berriz, ohitura heldu dela dirudi, ondoren aipatuko ditugun bi adibideen arabera: kuadrilla barreneko desafioaren ondorioz, Zibolako Mielanjel Loiarte gazteak ordubete eta 33 minututan egin berri du Mandoegiko tontorretik jira-buelta, plazako iturritik aterata. Marka ederra, alajaina!

Maiatzaren 2ko Txinoko festatako ere, herritik Soratxikiko jira-buelta zeinek lehenago jo apostua itxita dago bi gazteren artean, baina kontratua sinatu gabe dagoenez, ez dugu protagonisten izenik emanen oraingoz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun