Eguraldi ona eta giro bikainarekin joan dira aurtengo karnabalak

TTIPI TTAPA 2009ko martxoaren 2a

Aurtengo inauterietako irudiak dira: Mozorroak baserri bateko atarian dantzan; Mozorro Taldea Zahagi dantza hasteko prest eta Zahagi dantza dantzatzen. TTIPI TTAPA

Aurten 60 lagun ibili dira Mozorro Taldean, inoiz baino gehiago

Hausterri Eguneko eguzki diztiratsurik gabe, baina eguraldiak ongi lagundu zuen Zalduniñote, Asteleniñote eta Astearteiñote egunetan. Giroa ere kategorikoa izan zen, festaren antolatzaile, protagonista eta ardatz den Mozorro Taldearen barrenean batez ere. Aurten, gainera, markak hautsi ditu honek, 60 lagunek osatu baitute taldea. Irudi ikusgarria eskainiz astelehenean mendian eta asteartean herrian.

Astearte ilunabarreko mozorro festak ere ongi eutsi zion azken urteotan hartutako maila ederrerari. Ijito eta Andaluziako bisitari asko ikus zitekeen kalean, baita larrialdietarako medikuaren gaiari buruzko hainbat erreferentzia zorrotz ere, besteak beste. Larunbateko Kontuen Egunaren zain zegoen herria, Mozorroak batez ere, lerro hauek idazterakoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun