Legarreta finalerdian

TTIPI TTAPA 2009ko mar. 2a, 13:42
TTIPI TTAPA

Xabier Legarreta herriko semea Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalerdian ariko da larunbat honetan, martxoak 7, Antsoainen. Joan den otsailaren 14an lortu zuen larunbateko saiorako txartela Legarretak, eguneko sailkapen nagusian bigarren geldituta, Xabier Silveira lehen sailkatuarengandik puntu bakarrera. Larunbatean Antsoaingo antzokian jokatuko dena hirugarren finalaurrekoa izanen da eta 17:30ean hasiko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun