Museko finala ostiralean

TTIPI TTAPA 2009ko mar. 2a, 13:41

Kontzeju tabernan antolatutako urteko mus txapelketaren finala, ostiral honetan, martxoak 6, izango da. Lehen eta bigarren postuak Maria Jesus-Jose Ramon eta Antton-Maria Jesus bikoteen arteko lehian erabakiko dira eta hirugarren eta laugarren postuak Esther-Maixus eta Marixus-Joxe Antonio eta Ixiar–Joseba eta Inaxita– Bittor bikoteen artean.

Urtebete pasa da Imanol eta Ainhoak mus txapelketa antolatu zutenetik eta gustura daude jendearen erantzunarekin. Hilabeteko azken ostiraletan elkartu eta musean jokatzea oso aitzakia ona da etxe zulotik atera eta jende artean biltzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun