Zizurko txapelketan garaipenak lortu dituzte Aurrerako pilotariek

TTIPI TTAPA 2009ko ots. 25a, 12:15

Zizurko lau terdiko pilota txapelketan larunbat eta igandean jokatutako partidetan garaipenak lortu dituzte Aurrerako pilotariek. Infantil mailan 16 eta 6 irabazi zuen Anartz Olanok eta alebin mailan, 16 eta 2 irabazi zuen Jon Lezeak.

Nafarroako Kirol Jolasetan

Nafarroako Kirol Jolasetan, aldiz, denetik izan zen asteburuan Leitzako pilotarientzat. Larunbat goizean Amazabalen jokatutako partidetan, lehen mailako kadetetan 22 eta 19 irabazi zioten Aurrerako Xabier Apezetxea eta Mikel Hernandorenak Oberenako bikoteari eta hirugarren mailako alebinetan, Aurrerako David Muenalak eta Josu Sukuntzak 4 eta 18 galdu zuten Aranpilotako bikotearekin. Etxetik kanpo, Uharte Iruñako Toki Alai pilotalekuan jokatutako bigarren mailako infantiletako partidan, Iñigo Mitxaus eta Iñaki Saralegik 14 eta 18 galdu zuten Uharteko bikotearekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun