Nafarroako Kirol Jolasetan eta Zizurko txapelketan ariko dira Aurrerako pilotariak

TTIPI TTAPA 2009ko ots. 20a, 14:04

Leitzako Aurrera elkarteko pilotariek Nafarroako Kirol Jolasetako eta Zizurko lau terdiko txapelketako partidak izanen dituzte asteburu honetan. Honela, larunbat goizeko 10:00etan hasita Nafarroako Kirol Jolasetako bi partida jokatuko dituzte Amazabal pilotalekuan. Lehen mailako kadetetan, Xabier Apezetxea eta Mikel Hernandorena Oberenako bikotearen kontra ariko dira eta hirugarren mailako alebinetan, David Muenala eta Josu Sukuntza Aranpilotako bikotearen kontra.

Etxetik kanpo

Bigarren mailako infantiletan, Aurrerako Iñigo Mitxaus eta Iñaki Saralegik Uharteko bikotearen kontra jokatuko dute Uharten.

Zizurko txapelketa

Zizurko lau terdiko txapelketan, infantil mailan Aurrerako Anartz Olanok partida izanen du larunbat arratsaldeko 18:45ean eta alebin mailan, Jon Lezeak igande goizeko 11etan jokatuko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun