Aurrerako pilotariek emaitza onak lortu dituzte asteburu honetan Lezamako eskuz binakako txapelketan eta Emakume Pilotari Irekian. Lezamako txapelketan, jubenil mailan, Aurrerako Jaunarena eta Zabaletak 18 eta 13 irabazi zieten Sukia eta Albisuri. Aginagan jokatutako Emakumea Pilotari irekiko senior mailako paleta goma partidan, Aurrerako Iera Agirrek eta Saioa Aristorenak 30 eta 7 irabazi zieten Urbistondo eta Goenagari
Nafarroako Kirol Jolasak Leitzan
Nafarroako Kirol Jolasen barrenean hainbat partida jokatu dituzte Aurrerakoek eta emaitzei dagokienez, normala denez, denetik izan da. Leitzan jokatutako partidetan, bigarren mailako benjaminetan, Beñat Altzelaik eta Joanes Illarregik 18 eta 2 irabazi zioten Oberenako bikoteari. Hirugarren mailako benjaminetan, Jon Sukuntzak eta Beñat Billabonak 5 eta 18 galdu zuten Oberenako bikotearekin. Bigarren mailako alebinetako partida estuan, Aimar Gil eta Mikel Erasok 18 eta 17 irabazi zioten Irurtzungo bikoteari. Bigarren mailako infantiletan, Julen Goikoetxeak eta Lenitz Galartzak 12 eta 18 galdu zuten Zugarraldeko bikotearekin, baina kategoria berean Iñigo Mitxaus eta Iñaki Saralegik hutsean utzi zuten Beti Onakeko bikotea.
Etxetik kanpoko partidetan emaitza kaxkarragoak
Etxetik kanpo jokatutako partidetan, emaitzak kaxkarragoak izan ziren orokorrean. Lehen mailako alebinetan, Jon Lezeak eta Ander Eskuderok 10 eta 18 galdu zuten Oberenako bikotearekin. Hirugarren mailako alebinetan, David Muenalak eta Josu Sukuntzak 18 eta 7 galdu zuten Zugarraldeko bikotearekin eta lehen mailako infantiletan, Mikel Sagastibeltzak eta Ander Gartziarenak ere 18 eta 6 galdu zuten burlatarrekin. Lehen mailako infantiletan lortu zuten Aurrerakoek etxez kanpoko garaipen bakarra, Anartz Olanok eta Ibai Barberenak 18 eta 5 irabazi baitzioten Oberenako bikoteari. Lehen mailako kadetetan, Joxerra Aizagirrek eta Xabi Jaunarenak 11 eta 18 galdu zuten Oberenako bikotearekin eta kategoria berean, Xabie Apezetxeak eta Mikel Hernandorenak 6 eta 18 galdu zuten Aldabideko bikotearekin. Bigarren mailako infantiletan, azkenik, Markel Barriola eta Xabier Zubiria hutsean gelditu ziren Aralar Mendiko bikotearen kontra.
Zizurko txapelketan
Zizurko txapelketan, azkenik, nagusien kategorian txapelketaz kanpo gelditu zen Oihan Alduntzin, 8 eta 18 galdu ondotik.