Luzek finalerdietarako txartela lortu du

TTIPI TTAPA 2009ko otsailaren 13a

TTIPI TTAPA

Nafarroako Bertsolari Txapelketaren hirugarren kanporaketan bigarren postua lortu zuen Luzek Betelun. Zigari Elkartea leporaino bete zuten otsailaren 8an sei bertsolarik. Han jokatu zen Nafarroako Bertsolari Txapelketaren hirugarren azken-laurdena eta seikotean Migel Mari Elosegi Luze aritu zen. Leitzarrak «gustura» eta «ederki» egoteko adinako saioa egin zuen, finalerdietarako txartela lortuz. Nafarroako Txapelketaren laugarren eta azken kanporaketa, berriz, hilaren 14an, larunbatean, jokatzekoa zen Tafallan eta Diego Riaño herritarra aritzekoa zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun