Mendi taldearen irteerak

TTIPI TTAPA 2009ko ots. 13a, 13:38

Mendibil mendi taldeak urteko batzarra egin zuen otsailaren 13an Aurrera elkartean. Urteko asanbladan elkartutako bazkideek bost puntuko gai zerrenda eztabaidatu zuten.
Lehen puntuan 2008ko balantzea egin zuten. Ondoren, egoera ekonomikoa, aurtengo plana eta blog-aren aurkezpena eztabaidatu eta burutu zituzten.

2009rako egitaraua

Martxoan helduentzat eta gazteentzat ekitaldi bateratua prestatu dute. Ligi-Athereiko Maskarada Taldeak Xiberoan egingo duen Maskarada ikustera joango dira.
Apirilaren 25ean, helduentzat Leitzako mugarrien itzulia prestatu dute. Hobe esanda, itzuliaren lehen zatia. Gazteek, berriz, bizikleta irteera egingo dute. Kultur Astearen baitan, mendiko eskia Kaukason, 2008 proiekzioarekin batera, argazki lehiaketa eta erakusketa antolatuko dituzte.
Ekainerako Urdaibaira asteburu pasa egin nahi dute, uztailean eskalada, eta abuztuko atsedenaldiaren ostean, irailean itzuliko dira. Helduentzat Baztango mendiak ezagutzeko aukera prestatuko dute. Ume eta gazteentzat, berriz, ibilaldi neurtua antolatu nahi dute. Hilaren 19an Aurrera Egunaren harira, hainbat ekitaldi antolatuko dituzte. Urtea amaitzeko, Nafarroako Kluben Eguna, Ontto biltzea, ToloƱoko mendizerra, Eguzkiko muinoa... aipatu dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun