Igande honetan, hilak 22, Izkina tabernan afaltzera elkartzen direnean emanen diote hasiera Mozorroek hurrengo astearte arratsa arte iraungo duen inoteen eromenari. Aurretik, jakina, ostiraleko eskolako haurren eta irakasleen desfilea eta igande arratsaldeko gaztetxoen Zagi Dantza eta plazako berbena ospatuko dira ohiturak agintzen duen bezala.
Astelehenean eta arteartean ere, ohiturei jarraituko zaie, eta larunbatean, hilaren 28an, parranda luzatzeko balioko duen aldaketa prestatu dute Mozorroek. Jakina den bezala, kontuak egiten zituen taldeak egun horretako afalondoren. Ba, aurten, eguerdian hasiko dute festa, kalejira eta bazkariarekin. Beraz, kontuak eta gainerako betebeharrak arratsaldean eginen dituzte, eta ilunabarra eta arrats osoa parrandarako geldituko zaie.
Azken urteetan hainbesteko indarra hartu duen egun hau are indartsuago izan liteke erabaki horri esker.