Giro ederrean joan dira inauteriak. Gainera, aurtengoek berrikuntza batzuk izan dituzte. Izan ere, antolatzaileek etxeak apaintzeko borondatea eskatu zuten eta jendeak ongi erantzun zuen. Koloretako zapiak eta globoak izan ziren apaingarri nagusiak, eta hauek beste dotoretasun bat eman zioten festari, herriari alaitasuna emanez. Bestalde, eskolako umeen betiko karroza ere ibili zen herrian eta baserri eta herriko eskea ere izan genituen lagun arteari esker. Iluntzean musika urtero bezala, baita afalondoren ere. Igandea egun motelena dela-eta, arratsaldean antzerki emanaldia izan zen Gorringo taldearen eskutik.