Aurrerako pilotariek partida ugari jokatuko dituzte asteburuan

TTIPI TTAPA 2009ko otsailaren 12a

Beste behingoz, asteburu mugitua izanen dute Leitzako Aurrera elkarteko pilotariek. Ostiralean, otsailaren 13an, Lezamako txapelketako partida jokatuko dute jubenil mailan Jaunarena eta Zabaletak. Emakumea Pilotari paleta goma txapelketan, berriz, otsailaren 14an, larunbatean Aginagan, Aurrerako Iera Agirrek eta Saioa Aristorenak, Urbistondo eta Goenagaren kontra jokatuko dute.

Nafarroako Kirol Jolasak Leitzan

Nafarroako Kirol Jolasen barrenean, otsailaren 12an, ostegun arratsaldeko 17:30ean, bigarren mailako benjaminetan, Aurrerako Beñat Altzelai eta Joanes Illarregi, Oberenako bikotearen kontra ariko dira Amazabalen. Larunbat goizeko 10etatik aitzinera beste hainbat partida jokatuko dira Amazabalen. Hirugarren mailako benjaminetan, Jon Sukuntzak eta Beñat Billabonak Oberenako bikotea izanen dute arerio. Bigarren mailako alebinetan, Aimar Gil eta Mikel Eraso Irurtzungo bikotearen kontra ariko dira; bigarren mailako infantiletan, Julen Goikoetxea eta Lenitz Galartza, Zugarraldeko bikotearen kontra eta kategoria berean, Iñigo Mitxau eta Iñaki Saralegi, Beti Onak elkarteko bikotearen kontra.

Etxetik kanpo ere

Etxetik kanpo ere zenbait partida jokatuko dituzte leitzarrek. Otsailaren 12an, ostegun arratsaldeko 17:30ean, lehen mailako alebinetan Oberenako bikotearen kontra ariko dira Iruñean Jon Lezea eta Ander Eskudero. Otsailaren 14an, larunbat goizean, Burlatan, Zugarraldeko bikoteen kontra ariko dira David Muenala eta Josu Sukuntza hirugarren mailako alebinetan eta Mikel Sagastibeltza eta Ander Gartziarena, lehen mailako infantiletan. Iruñan, larunbat goizean, Oberenako bikoteen kontra ariko dira Anartz Olano eta Ibai Barberena lehen mailako infantiletan eta Joxerra Aizagirre eta Xabi Jaunarena lehen mailako kadetetan. Arbizun, larunbat goizean, Aldabideko bikotearen kontra ariko dira Xabier Apezetxea eta Mikel hernandorena, lehen mailako kadetetan. Uharte Arakilen, azkenik, bigarren mailako infantiletan, Aralar Mendiko bikotearen kontra ariko dira Markel Barriola eta Xabier Zubiria.

Zizurko txapelketan

Zizurko txapelketan ere, nagusien mailan, partidua jokatuko du Oihan Alduntzinek larunbat arratsaldean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun